Pintura lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute
GOIERRI // Urretxuko eta Zumarragako udalek bi urtean behin antolatzen duten pintura lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago. Margolanak ekainaren 5era bitartean utzi ahal izango dira Urretxuko Aizpurunea edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxe...
GOIERRI // Urretxuko eta Zumarragako udalek bi urtean behin antolatzen duten pintura lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago. Margolanak ekainaren 5era bitartean utzi ahal izango dira Urretxuko Aizpurunea edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeetan. Pintura lehiaketari buruzko informazio gehiago honako webguneetan lortu daiteke: urretxu.eus eta zumarraga.net.