Ehunmilak ultra-trailaren antolakuntza batzordea "erabat desegin" dute
Ohar labur bat kaleratu dute antolatzaileek esanez bertan behera geratzen dela bai batzordea eta baita proiektua ere.
Ehunmilak proiektuko antolakuntza batzordeari 10. edizioaren aurretik egindako erreportaje baterako ateratako argazkian, 2019an.Mikel Albisu Ehunmilak ultra-trailaren antolakuntza batzordeak ohar bat kaleratu du esanez batzordea eta proiektua bera “erabat desegiten” direla jakinarazteko. Honela dio, hitzez hitz:
“Zortzi hilabete pasa dira Ehunmilak antolakuntza batzordeak 2026ko ediziorik ez zela egingo jakinarazi zuenetik. Pasatako denbora honetan, hainbat zorion mezu jaso arren, ez gara gai izan proiektuari aurre egiteko behar den erreleboa aurkitzeko. Ondorioz, komunikatu honen bitartez jakinarazi nahi dugu ehunmilak antolakuntza batzordea eta, horrekin batera, proiektua, erabat desegiten direla. Agur bero bat”.













