Peñagarikano eta Uranga bertsotan ariko dira Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Mintzalagun ekimeneko partaideek lagun arteko afaria egingo dute, bihar. Maizpide euskaltegian izango da afaria, Korrika Kulturalaren barruan. Ondoren, Anjel Mari Peñagarikano eta Jokin Uranga bertsolariak ariko dira.













