Lazkaon gaur bukatuko da Aste Santuko ludoteka
LAZKAO // Oporretako bi asteetan 74 haur ibili dira Lazkaoko Udalak antolatutako ludotekan. Hiru taldetan banatuta hainbat jarduera egin dituzte, zazpi begiraleren zaintzapean. Gaur dute azkeneko eguna. Txikienen bi talde Arerian elkartu dira, eta held...
LAZKAO // Oporretako bi asteetan 74 haur ibili dira Lazkaoko Udalak antolatutako ludotekan. Hiru taldetan banatuta hainbat jarduera egin dituzte, zazpi begiraleren zaintzapean. Gaur dute azkeneko eguna. Txikienen bi talde Arerian elkartu dira, eta helduagoen beste talde bat Gaztelekuan. 10:30etik 13:00etara garatu dituzte jarduerak.