Gaztelekuak itxiera jaia ospatuko du asteburuan, Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Gaztelekua asteburu honetan itxiko dute, negualdiko kanpaina bukatuta. Agurrerako jolasak, herri kirolak eta mokadutxoa antolatu dituzte, zapatu-jairako (16:00-20:00). 12-17 urte artekoentzat da.













