Partaidetzako aurrekontuetako lau bilera daude
GOIERRI // Aste honetan, lau bilera edo tailer egingo dituzte Goierrin Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuen barruan. Gaur, 19:00etan, Zaldibiako kultur etxean izango da; bihar, Seguran, 18:30ean, kultur etxean; eta etzi, 19:00etan Gabirian, kultur etx...
GOIERRI // Aste honetan, lau bilera edo tailer egingo dituzte Goierrin Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuen barruan. Gaur, 19:00etan, Zaldibiako kultur etxean izango da; bihar, Seguran, 18:30ean, kultur etxean; eta etzi, 19:00etan Gabirian, kultur etxean eta, ordu berean, Mutiloan, udaletxean. Gipuzkoako 10 eskualdetan ari dira parte hartzea prozesua garatzen. Goierrin, lau milioi euro daude zertan inbertitu erabakitzeko.