Ataun osoa inguratuko duen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko mendi ibilaldia bihar da
Ataungo mendiak, basoak eta paraje anitzak ikusteko aukera paregabea izango da, bihar (igandea). VIII. Jentilen Bideetatik iraupen luzeko mendi ibilaldia prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, bi urtez behingo txango luzea. 48 kilometro oinez egingo dituzte ibiltariek. Ibilbide motzagoa ere badago, 21,3 kilometrokoa.
Bide luzea egingo dutenak bihar 06:30ean abiatuko dira. Auzoeta kiroldegian (San Martin auzoan) egongo da gune nagusia, bai irteteko, bai bukatzeko. Martxa erregulatua da, ez lasterketa. «Mendi ibilaldi honek natura dastatuz oinezkotasuna bultzatu nahi du, korrika eta apustu-kutsua baztertuz», dio antolakuntzak esku-orrian. Hala, 9 eta 11 ordu artean igaroko dituzte, gutxi gorabehera.
www.zirkuitua.com). Bakoitzak 10 euro ordaindu behar du. Egunean bertan ere izango da aukera, irten aurreko ordubetean. «Eguraldi ona dago emanda iganderako, eta mendi buelta zoragarriarekin gozatu ahalko da. Izen-ematea ondo doa, aurrez jendea ari da ematen. Baina egunean bertan ere ongietorriak dira denak», animatu ditu ibiltariak antolakuntzako Jesus Goikoetxeak.
Hiru kontrol bidean
Jentilen Bideetatik doazenek —ibilbide luzekoek—, hiru kontrol izango dituzte bidean, eta handik igaro beharko dute. Areatzan (13. kilometroan), Lizarrustin (25.ean) eta Intsustiko iturrian (37.ean) egongo dira. Jan-edana ere eskainiko diete toki horietan.
Ibilaldi laburrekoek, berriz, Urkillagan (6.km) eta Intsutin (13.) dituzt kontrolak.
Bukatutakoan, dutxak izango dituzte ibiltariek. Auzoeta kiroldegian jarriko dute irteera eta ailegaera. Zaborrak hara eraman behar dira. Sailkapenik ez dute zehaztuko, eta partaide guztiei oroigarri bana oparituko diete.
Izena emateko modua irekita daukate (