Maiatzaren 9a da Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna, eta Beasainen azoka egin dute.
Herriak Elkarlanean elkarteak antolatu du bidezko merkataritzaren azoka Beasainen, aurten lehen aldiz. 11:00etan jarri dituzte postuak plaza azpian. Kafea, txokolatea eta bizkotxoa eman dituzte dastatzeko, eta bidezko merkataritzari buruzko informazioa ere zabaldu dute. Elkartasunean oinarritutako merkataritza sistema da bidezko merkataritza. Baliabide gutxien dituzten ekoizleei merkaturako sarbidea irekitzea eta nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeak aldatzen ahalegintzea da bere helburua.
Bidezko merkataritzaren azoka Beasainen. / Maialen Igartua