Euskal Herriko artisau garagardoak dastatzeko aukera Ordizian
Goizaldeko ordubatetan itxiko dute azoka. Bitartean, Euskal Herri osoko garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da, baita mokadutxoa jatekoa ere.
Ordiziako Emaneurre taldeak antolatu du Euskal Herriko Artisau Garagardoen Azoka, Udaberria Martxan egitasmoaren barruan. Goizean ireki dute, eta 01:00 arte egongo da garagardoak dastatu eta erosteko aukera. Hainbat postu jarri dituzte, eta mokadutxoa egiteko aukera ere badago azokan bertan, Siglo XX. harategiaren eskutik.
Guztira Euskal Herriko hamalau garagardo daude azokan. Horietako batzuk dira Gross, Falken, Sesma, Boga, Gar&Gar, Zerb, GaragArt, BBB, edota Olbea. Azokaren helburua, dena den, artisau garagardoak ezagutzera emateaz gain, nola egiten diren erakustea da. Horretarako, ikastaroa egin dute goizean D’Elikatuz zentroan.