Beasain Kirol Elkarteko nesken taldeak omenaldi xumea egin die aste honetan zendu den ataundar gaztearen familiari. Xingola beltzarekin jokatu dute Barakaldoren aurkako partidua.
Irantzu Aizpuruaren taldekideak eta familiako kideak, Igartza futbol zelaian egindako omenaldian. / Maialen Igartua
Joan den asteburuan hil zen Irantzu Aizpurua ataundar gaztea, Mexikon, trafiko istripuz. Lotura estua zuen futbolarekin, txikitatik, eta Beasaingo taldearekin aritzen zen, Euskal Ligako nesken taldean. Gaur taldekideek omenaldi xume baina erabat hunkigarria egin diote Igartza futbol zelaian, Barakaldoren aurka zuten partidua hasi aurretik.
Aizpuruaren gurasoak, ahizpa eta gertukoenak futbol zelaira irten dira, hunkituta, eta bertan egin diete harrera taldekideek. Lore sorta eman diote familiari, eta taldekide batzuek aurreskua dantzatu diete. Harmailak beteta zeuden, eta jendea zutitu egin da txalo jo eta futbol zelaian zeudenei babesa emateko.
Barakaldoko jokalariak ere zelaian ziren, eta omenaldira batu dira. Partidua hasi aurretik minutuko isilunea egin dute zelaian, bozgorailuetatik Benito Lertxundiren
Nere herriko neskatxa maite entzuten zela. Xingola beltzarekin jokatu dute partidua.