Suziria botata hasi dira ohialak josten, 18:30ean. Goizean baratzearekin lotutako ekintzak izan dira herrian.
Tomate landareen inguruko tailerra, goizean. / Janire Arrondo
Egitarau bete betea izan dute gaur Zegaman. Goizean baratzearekin lotutako hainbat ekintza izan dituzte, Baratze Parke Sareak antolatuta.Auzokonpostaren eta tomate landareen inguruko tailerrak izan dituzte, eta Jakoba Errekondok bere azken liburua aurkeztu du:
Bizi baratzea.
Arratsaldean Joste Eguna.Arratsaldean, berriz, baratze kontuak alde batera utzi eta Gure Esku Dago dinamikak antolatutako Joste Egunari ekin diote. Haurrentzako jolasak izan dituzte, eta, 18:30ean, udaletxeko balkoitik suziria bota ondoren, ohialak josteari ekin diote herritarrek. Bi josteko makina jarri dituzte plazan, eta jai giroan ehundu dituzte.
Iluntzerako paella jana antolatu dute, eta batzuek ohialak josten zituzten bitartean, afaria prestatzen aritu dira beste batzuk. Afalostean kantu postrea egiteko asmoa ere badute, eguna borobiltzeko.