Larrosak banatu dituzte PSE-EEko hautagaiek Zumarragako azokan
Larunbateroko azokak erakartzen duen jendeaz baliatuta, larrosak eta eskuorriak banatu dituzte Zumarragan PSE-EEko hautagaiek. Mikel Serrano alkatea aritu da larrosak banatzen, baita Denis Itxaso ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia. Turismoa
The post Larrosak banatu dituzte PSE-EEko hautagaiek Zumarragako azokan appeared first on Otamotz.
Larunbateroko azokak erakartzen duen jendeaz baliatuta, larrosak eta eskuorriak banatu dituzte Zumarragan PSE-EEko hautagaiek. Mikel Serrano alkatea aritu da larrosak banatzen, baita Denis Itxaso ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia.
Turismoa barrualdera bideratzeko beharra.
Gipuzkoa barnealdeko turismoa indartzeko beharra nabarmendu du Itxasok. “Gipuzkoara gero eta turista gehiago etortzen dira, baina gehienak Donostian geratzen dira”. Itxasoren hitzetan Serrano “lan handia” egiten ari da Zumarraga turistentzat erakargarria izateko, baina Foru Aldundiaren bultzada ere beharrezkoa ikusten du. “Turismoa barrualdera bideratzeko lan egin behar da, eskaintzak ezagutaraziz; hori da guk planteatzen duguna”.
The post
Larrosak banatu dituzte PSE-EEko hautagaiek Zumarragako azokan appeared first on
Otamotz.