Gaur goizean egin dute Goierri kirol elkarteak antolatutako Urola Garaia mendi bizikleta maratoia, eta guztira 400 parte hartzailetik gora izan dira. Txirrindulariak 08:30ean atera dira Areizaga Kalebarren plazatik, eta ibilbide
Gaur goizean egin dute Goierri kirol elkarteak antolatutako Urola Garaia mendi bizikleta maratoia, eta guztira 400 parte hartzailetik gora izan dira. Txirrindulariak 08:30ean atera dira Areizaga Kalebarren plazatik, eta ibilbide motza egin dutenak 11:30 aldera hasi dira helmugara iristen.
Bi ibilbide ditu aukeran Urola Garaiko BTT Maratoiak. Luzeak 80 kilometro ditu, eta lau gailur igotzen dituzte txirrindulariek: Korosti, Irimo, Izazpi eta Beloki. Ibilbide motzak, berriz, 40 kilometro ditu, eta bi gailur baino ez: Korosti eta Irimo. 2013an antolatu zuten lehenengoz mendi maratoia.
Hasitako lekuan amaitu dute txirrindulariek, Areizaga Kalebarren plazan. Bizikletak utzi eta indarrak berreskuratzeko jana eta edana banatu dizkiete han parte hartzaileei. Musika ere jarri dute, eta jende ugari hurbildu da metara.
The post
Urola Garaiko BTT Maratoian 400 bat txirrindularik parte hartu dute appeared first on
Otamotz.