Errigora egitasmoa kontserba loteen kanpaina egiten ari da
Errigora egitasmo herritarrak kontserba loteen kanpaina jarri du abian. Proiektu honen helburua Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea da eta Nafarroa hegoaldea du ardatz. Euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu ...
Egitasmoaren bultzatzaileek Nafarroa hegoaldeko eskualde ezberdinetako ekoizleen produktuak eskaintzen dituzte eta irizpide agroekologikoak aintzat hartzen dituzte. Hala, botikarik erabiltzen ez dituzten ekoizleen edo ahalik eta botika gutxien erabiltzen saiatzen direnen kontserbak saltzen dituzte. Ekoizleekin harreman zuzena dute.
Bigarren kanpaina hau hilaren 14an jarri zuten abian eta 26an amaituko da. Nahi duten guztiek Nafarroa hegoaldeko kontserba loteak eros ditzakete, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Maiatzaren 26a da eskaera egiteko azken eguna.
Barazki menestren, potxen eta orburuan kasuan, loteak 12 potokoak dira. Potoak 720 mililitrokoak dira. Barazki menestra loteek 36 euro balio dute, potxa loteek 34 eta orburu loteek 41 euro.
Pikillo piper loteak ere 12 potokoak dira. Pikillo piper arrunten potoak 425 mililitrokoak dira eta loteak 25 euro balio du. Ekologikoei dagokienez, potoak 225 mililitrokoak dira eta loteak 41 euro balio du. Bigarren kanpaina honetan, zainzuriak ere jarri dituzte salgai. Hamar latako loteak 30 euro balio du. Latak 425 mililitrokoak dira eta bakoitzak 8-11 zainzuri ditu.
Loteak non jaso
Loteak errigora.eus webgunean eska daitezke. Jasotzeko, berriz, Errigorak Goierrin dituen bi guneetako batera joan behar da. Bata Seguran dago eta bestea Zaldibian. Bi gune hauetan ekainaren 9an banatuko dituzte loteak: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etara eta 18:30etara. Kontserbak egun horretan bertan ordaindu behar dira.













