Goierri beheko eskola-umeen pilota lehiaketa larunbatean bukatuko da
Goierri beheko hamar udalerritako eskola-umeen arteko IX. Pilota Txapelketa larunbat honetan bukatuko da, Lazkaon. Eta ez egunkari honetan aurreko astean oker idatzi bezala, iragan larunbatean. Lazkaoko Lapke pilota elkarteak antolatu du lehiaketa, eta...
Goierriko hamar herritako neska-mutikoek parte hartu dute, kimu eta haur mailetakoak (2005etik 2006ra bitartean jaiotako umeak). Maiatzaren 9an hasi zen txapelketa, ligaxka eran. Ataunen, Zegaman, Ordizian, Seguran, Beasainen eta Ormaiztegin jokatu dituzte partidak. Herri horietakoez eta Lazkao anfitrioikoez gain, Idiazabalgoak, Olaberrikoak eta Zaldibiakoak ere aritu dira.
Bost herritako pilotariak
Larunbatean hiru final jokatuko dira, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotakoen maila banatan. Gazteenetik hasita, lehenik Ordizia1 (Xuban, Aratz, Adur) eta Zegama2 (Xabi, Ander) ariko dira. Ondoren, Ataun1 (Ekhi, Julen, Konor, Markel) eta Ordizia3 (Mikel, Markel L., Ibai Z., Beñat) taldeen artean lehiatuko dute 2005ekoen arteko txapela.
Kimu mailan, Zegama (Unai, Egoi) eta Zaldibia2 (Enaitz, Iñigo, Anartz) iritsi dira finalera. Joko sistemaz zenbatzen dute.













