Idi probetarako harri berria probatuko dute gaur Zaldibian
ZALDIBIA // Idi probetarako harri berria egin dute Zaldibian, 1.800 kilokoa. Artxanberri kaleko probalekuaren ondoan dago harria, duela hilabete batzuetatik, baina estreinaldi ofiziala gaur egingo dute. Roman Elosegiren idiek erabiliko dute. Bi idi par...
ZALDIBIA // Idi probetarako harri berria egin dute Zaldibian, 1.800 kilokoa. Artxanberri kaleko probalekuaren ondoan dago harria, duela hilabete batzuetatik, baina estreinaldi ofiziala gaur egingo dute. Roman Elosegiren idiek erabiliko dute. Bi idi parerekin ariko da, eta hamabost minutuko bi erakustaldi egingo ditu. 19:30ean hasiko da.