Patricia Alonso izango da Goierri Gorriko lehendakari berria
Ane Urteagak jarraituko du lehendakariorde izaten. Erika Palacios eta Patxi Franco sartu dira zuzendaritza taldean.
Patricia Alonso, ezkerrean, Goierri Gorrik Beasaingo Udalaren Kirol Sarietako bat jaso ondoren, abenduan.Mikel De Las Heras Patricia Alonso izango da Goierri Gorri Futbol Klubeko lehendakari berria. Jose Inazio Lasak 2025/2026 denboraldia amaitzean presidentetza utziko zuela jakinarazi zuen, eta joan den asteleheneko Batzar Nagusian izendatu zituzten kargu berriak.
Antzizar kiroldegian egindako batzarreko gaietako bat izan zen 2026/2027 denboraldiko zuzendaritza berria egituratzea. Jose Inazio Lasa eta Nekane Mujika atera dira zuzendaritzatik, eta bostekoa osatzeko Erika Palacios eta Patxi Franco sartu dira.
Patricia Alonso lehendakari berriarekin, Ane Urteaga izango da lehendakariordea –orain arte ere bera aritu da–, idazkaria Erika Palacios izango da –Patricia Alonsok izan du kargu hori orain arte–, diruzaina izango da Patxi Franco –Nekane Mujikak izan du ardura hori joan den denboraldira arte– eta batzordekide izaten jarraituko du Mikel Alvarezek.
2026/2027ko zuzendaritza:
- Lehendakaria: Patricia Alonso
- Lehendakariordea: Ane Urteaga
- Idazkaria: Erika Palacios
- Diruzaina: Patxi Franco
- Batzordekidea: Mikel Alvarez













