Jose Migel Iturriotz kalea itxita egongo da astelehen arratsean
BEASAIN // Datorren astelehenean, hilak 29, Jose Migel Iturriotz kalea (CAFerako sarrera parean) zirkulaziorako erabat itxita egongo da 14:30etik 20:00etara bitarte, galtzadan dauden arketak berritu behar dituztelako. Kale horretako 15. zenbakian daude...
Datorren astelehenean, hilak 29, Jose Migel Iturriotz kalea (CAFerako sarrera parean) zirkulaziorako erabat itxita egongo da 14:30etik 20:00etara bitarte, galtzadan dauden arketak berritu behar dituztelako. Kale horretako 15. zenbakian daude garajeetara iritsi ahalko da soilik autoz. Ezkiaga auzora nahiz Ordiziara joateko N-1 errepidea edo CAFetik Lazkaibarrera doana erabili beharko dute auto gidariek.













