Mutiloarrak San Pedro jaiak ospatzen ari dira
Eguerdian poteoa egin dute eta ondoren gazte bazkaria. Arratsaldean haurrentzako jolasak egon dira. 20:30ean meza egongo da eta ondoren afaria egingo dute. 00:30etik aurrera Guri Bost taldeak joko du eta mozorro gaua ospatuko dute. Bihar goizean, Segurako txistulariek goiz eresia joko dute. 11:00etan bola lehiaketa egongo da, 12:00etan umeentzako puzgarriak egongo dira, 12:15ean txakolin dastaketa hasiko da, 12:30ean Gabiriako Goruntz taldekoek dantza saioa eskainiko dute eta bazkal aurrekoa Elortza eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute. 19:00etan herri kirol saioa egongo da eta ondoren trikitilariek joko dute.
Festak astelehenean amaituko dira, San Pedro egunean. 13:00eta bola tiraketa egongo da, 13:30ean meza hasiko da eta 14:30ean paella jana egingo dute. Bazkalostean, argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte eta jokoak egongo dira.