Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak dirua biltzeko kanpaina abiatu du

2.000 euro lortzea dute helburu; 5 eta 105 euro arteko laguntzak eman daitezke 'karena.eus' webgunearen bitartez.

2014ko Jazpana Fest jaialdia.

2014ko Jazpana Fest jaialdia.

Duela zazpi urte hasi ziren Beasainen Jazpana Fest jaialdia antolatzen. Musika kontzertuak dohainik eskaintzea da antolakuntzaren helburu nagusietako bat. Horretarako, ordea, datorren edizioarekin jarraitu ahal izateko, herritarren laguntza eskatu du Jazpana taldeak crowdfunding kanpainaren bidez. www.karena.eu webgunearen bitartez, 5 eta 105 euro arteko diru laguntza emateko aukera dago. Helburua, 2.000 euro lortzea da. Urriaren 23an eta 24an izango da aurtengo Jazpana jaialdia.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa