Oin-Arin dantza taldeak bilera du gaur, 50. urteurrena prestatzeko
Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeak 50 urte beteko ditu, 2016an. Talde eragile bat hasita dago lehen gogoetak egiten, ospakizunetarako. Deialdi zabala egin dute orain, denen artean egitaraua eta ekitaldiak zehazteko. Gaur, 18:00etan, Lazkaoko udaletxean b...
Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeak 50 urte beteko ditu, 2016an. Talde eragile bat hasita dago lehen gogoetak egiten, ospakizunetarako. Deialdi zabala egin dute orain, denen artean egitaraua eta ekitaldiak zehazteko. Gaur, 18:00etan, Lazkaoko udaletxean batzarra izango da. Urteurreneko ekitaldietan parte hartu edo antolatzen lagundu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte hara.
Mende erdia ospatzeko, hainbat jarduera izango direla aurreratu dute, oraindik zer zehaztu gabe. «Dantzari, elkarte edo gainontzeko herritarren laguntza beharko dugu», aurreratu dute dantza taldetik.
Asmoetako bat dantza saio edo ekitaldi bat egitea da, dantzan ibili diren kide ohiak eta gaur egungoak batuta. Datorren urteko iraila izango litzateke ospakizun horren garaia.
Dantzarien izenak jasotzen
Saio berezian parte hartu nahi dutenentzat izen-emate epea zabaldu dute. Helbide elektroniko bat jarri dute eskura (oinarinlazkao@gmail.com), eta hara idatzi behar dira datu pertsonalak: izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia.
Abenduaren 18rako eman behar da izena.













