Altzagan aukeratu dute urteko sagardo onena
Artea elkarteak igandean egin zuen 21. Sagardo Lehiaketa. Bazkideek gustukoen duten sagardoa eraman ohi dute, eta, gero, denen artean guztiak dastatu ondoren, onena izendatzen dute.
Igande eguerdian, 12 sagardo eraman zituzten. Azkenean, Jose Mari Aranburuk aurkeztutako Zelai sagardoa aukeratu dute irabazle. Aurkezleak saria jaso zuen.