Txosna batzordeak Belar Txar pertsonaia sortu du urtero gertaera bat salatzeko
Txosna batzordeak urtero Kalabazinaren Igoera antolatzen du Santa Anastasia jaiei hasiera emateko: kalabazin bat eramaten dute gaztetxetik txosnetara. Aurtengo ekitaldian pertsonaia berri bat egongo da: Belar Txar, kalabazinaren etsaia. Belar
Txosna batzordeak urtero Kalabazinaren Igoera antolatzen du Santa Anastasia jaiei hasiera emateko: kalabazin bat eramaten dute gaztetxetik txosnetara. Aurtengo ekitaldian pertsonaia berri bat egongo da: Belar Txar, kalabazinaren etsaia. Belar Txarrek urtero gertaera, pertsona edo egitasmo irudikatuko du. Aurten, Belar Txar Aldiriren eta Amalurren aurkako epaiketa izango da. Ostiral arratsaldean, kalabazinaren laguntzaz, mamu hori uxatuko dute. Kalabazina 19:00etan abiatuko da. Ekitaldia iragartzeko, bideoa eta abestia sortu dituzte.