Legazpin Urola ibaiaren bost kilometro garbitu dituzte, auzolanean
Erreka Eguna dute, gaur, Legazpin. Urtean behin ohitura hartuta daukaten modura, Urola ibaiaren zati bat garbitu dute. Jendeak axolagabe botatako zaborrak atera, urak ekarritako plastiko pusketak bildu, eta, oro har, zikinkeria gehiagora joan ez dadin, mantenu lana egin.
Goizeko 10:30ean 75 bat boluntario abiatu dira, plazatik. Urola ibaren 5 kilometro pasatxo arakatzea zuten helburu. Guriditegi baserriaren paretik (Brinkola) Legazpiko kalera arteko ibilgua errepasatu dute, Plazaola kalearen pareraino. Bederatzi zatitan banatu dute, eta horietako bakoitza garbitzeko ardura zortzi laguneko taldeari izendatu diote, arduradun baten gidaritzapean. Haurrak, gurasoak eta orokorrean Legazpiko herritarrak bildu dira ekimenera.
Errekatik ateratako zaborra plazan pilatuko dute, 13:00ak aldera, udaletxearen atzealdean. Eta han edukiko dute astebetean, egindako lana erakusteko, herritarrek oro har kontzientzia hartzeko, eta baten batek auzolotsarik inork senti baleza.