Antonio Berasategik mapa toponimikoen inguruko hitzaldia egingo du arratsaldean

Idiazabalgo Udaleko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan.

Antonio Berasategi / Arg.: Aimar Maiz

Antonio Berasategi / Arg.: Aimar Maiz

Hitzaldia praktikoa izango da. Mapa toponimikoa egiteko, etxeetako eta lekuetako izenak zeintzuk diren nola ikertu eta lortu azalduko du Antonio Berasategi idiazabaldarrak. Ondoren, sortzen diren aukeren artean zein aukeratu eta zergatik jakiteko, hainbat ariketa praktiko proposatuko ditu. Idiazabalgo Udaletxeko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan. Iaz Idiazabalgo mapa toponimikoa berritzeaz arduratu zen Berasategi. 2014ko abenduan argitaratu zuen mapa toponimiko berria udalak, eta liburutegian ikusgai dago.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa