Gabiriako Udalak herritar bat kontratatuko du kultur dinamizatzaile posturako

Urriaren 2a baino lehen eman daiteke izena. Lau orduko lanaldia izango da.

Gabiriako liburutegia. / Arg.: Estitxu Imaz

Gabiriako liburutegia. / Arg.: Estitxu Imaz

Gabiriako Udalak herritar bat kontratatuko du, liburutegiko ardura eraman eta kultur dinamizatzaile lanak egingo dituena. Lau orduko lanaldia izango da, ostiral arratsaldeetan. Lanpostua lortzeko hiru baldintza bete behar dira: herrian erroldatuta egotea, euskaraz jakitea eta adinez nagusia izatea. Interesatuek udaletxean bertan utzi dezakete kurrikuluma, edo helbide honetara bidali: udala@gabiria.eus. Urriaren 2a da izena emateko azken eguna. 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa