Ordiziako hainbat igerilari saritu dituzte Gipuzkoako Igeriketa Galan

IMG_20150919_121523 2Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatuta, 2014/15 denboraldiari bukaera emateko Igeriketa Gala egin dute asteburuan, Donostian. Bertan, denboraldi honetako liga eta gainontzeko txapelketetan parte hartu duten lurraldeko igerilaririk onenak saritzen dituzte. Ordiziako Igeriketa Taldeko kideak ere bertan izan ziren, eta hainbat sari jasota bueltatu dira etxera. Banakakoan, Urko Rojo, Jon Unanue eta Eneko Aiertza igerilariek sari bana jaso dute. Taldekakoan berriz, neskak zein mutilak izan dira sarituak. Ordizia Kirol Elkarteko igeriketa taldeak, pasa den denboraldiak “emaitza onak” utzi dituela azaldu dute, eta datorrenari begira ere, “antzeko emaitzak” lortzea espero dutela.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa