Urriaren 3an izango Beasaingo XIV. Boluntario Eguna

Herriko 24 boluntario taldek hartuko dute parte. Alkoholiko Anonimoak taldea omenduko dute.

Urriaren 3an ospatuko dute XIV. Boluntario Eguna Beasainen.

Urriaren 3an ospatuko dute XIV. Boluntario Eguna Beasainen.

Urriko lehenengo larunbata Beasaingo boluntario taldeen lana plazaratzeko eguna izaten da. Aurten, hamalaugarren edizioa izango du Boluntario Egunak. Urriaren 3an izango da, 10:00etatik 14:00etara. Gernikako pasealekuan prestatuko dute festa gunea. Euria egiten badu, berriz, Loinazko San Martin plaza azpira eramango dituzte standak. Herriko 24 boluntario taldek eta elkartek hartuko dute parte bertan. Urtero talde bat omentzen dute eta aurten Alkoholiko Anonimoak taldeak jasoko dute aitorpena. Egitaraua:
  • 10:00-14:00: Puzgarriak. Gernikako pasealekuko parke estalian.
  • 11:00-14:00: Elkarteen standak ekintza eta material ezberdinez hornituak.
  • 11:00-14:00: Txapak egiteko tailerrak Minbiziaren Aurkako Elkartearen standean.
  • 11:00-14:00: Bidezko merkataritzako produktuak salgai Herriak Elkarlanean erakundearen standean.
  • 11:00-14:00: Elkartasun tonbola Haurralde Fundazioaren postuan.
  • 11:30: Emakumeen eskubideen aldeko photo call-a Haurralde Fundazioaren postuan.
  • 11:30: Joko kooperatiboak (Proyde-Proegak antolatuta).
  • 12:30: Elkarteen arteko patata tortilla lehiaketa.
  • 13:00: Alkoholiko Anonimoak taldeari aitorpena.
  • 13:15: Gurea abesbatzaren emanaldia.
Parte hartuko duten taldeak:
  • Nagusilan
  • Gurutze Gorria
  • Asmube
  • Alkoholiko Anonimoak
  • Atzegi-Txolarte
  • Esku Batuak
  • Minbiziaren Aurkako Elkartea
  • Haurralde Fundazioa
  • Bategite
  • Gazteak eta Garapena
  • Bakerako Lankidetza Batzarrea
  • Proega-Proyde
  • Aranealde elkartea
  • Caritas
  • Txilibutxof
  • Herriak Elkarlanean
  • Odol-emaileak
  • Elan Euskadi
  • Fisc
  • Baltistan Fundazioa
  • Mundubat
  • Saada
  • Tximelagua
  • Giase
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa