Oiarbide eta Guerrero garaile herri lasterketan, Lastra txirrindu proban
Kirol beteko asteburua izan da Zaldibian. Larunbatean, V. Herri Lasterketa jokatu zen, 7 kilometroko bidean. 100 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik 61 goierritarrak (ugarienak Ordiziakoak, 22; Zaldibiakoak 17 ziren). Igandean, berriz, 23 urtez ...
Krosean, Alex Oiarbide ordiziarra (Txindoki-Jaso) izan zen garaile, 23:35 minutuan. Bigarren itzulian hartu zuen burua, Raul Ramirez aurreratuta. 15 segundo atera zion. Beasaingo Yaman Riyahi igo zen 3. koskara.
Emakumeetan, Maitane Guerrero hernaniarra izan zen azkarrena (26:42). Herriko sariak Aitor Intsaustik (26:25) eta Laida Elizegik (29:53) irabazi zituzten.
Txirrinduan, Lastra onena
Lehendakari txapelketako azken proba, igandean, Jonathan Lastrak (Caja Rural) irabazi zuen (2:36:44). Lehendakariko txapela ere Lastrak jantzi du.
Oscar Gonzalez (Euskadi-EDP) eta Oscar Rodriguez (Lizarte) izan ziren 2.a eta 3.a.













