Seguratik autobusa antolatu dute Kilometroetarako
SEGURA // Igandean Usurbilen (Gipuzkoa) ospatuko dira Kilometroak. Bertara joateko autobusa antolatu dute Seguran, eta gaur da izena emateko azken eguna. Liburutegian eman behar da izena: deitu 943 80 10 46 telefonora, edo idatzi liburutegia@segura.eus...
SEGURA // Igandean Usurbilen (Gipuzkoa) ospatuko dira Kilometroak. Bertara joateko autobusa antolatu dute Seguran, eta gaur da izena emateko azken eguna. Liburutegian eman behar da izena: deitu 943 80 10 46 telefonora, edo idatzi liburutegia@segura.eus helbidera. Segurako plazatik irtengo da autobusa, 09:10ean. Usurbildik bueltatzeko, 19:30ean abiatuko da autobusa.