Ordiziako rugbi taldeak Josh Daley harroina fitxatu duela jakinarazi du. Pasaporte britainiarra duen australiarrak Bees Strydom jokalariak utzitako lekua beteko du. Santboianaren aurkako partidan larri lesionatu zen Bees hegoafrikarra eta denboraldi osorako baja izango da.
Jokalari-entrenatzaile lana egingo du Josh Daleyk. “Waden babesarekin etorri da eta aurrelariekin lagunduko dio entrenatzaileari. Nahiz eta gaztea izan, egon den azken bi taldeetan jokalari-entrenatzaile bezala aritu da eta bere espezialitatea melea da”, diote Ampo-Ordiziatik.
Josh Daleyren ibilbidea
NSW Wharathas-en Akademian jokatu zuen Joshek. Australiako jokalari gazteen taldean ere parte hartu zuen eta horrek, Australian Schoolboys taldean jokatzeko aukera eman zion 2008an.
Ondoren, Sydneyko University Premiership taldean hasi zen jokalari entrenatzaile. “Handik Randwick Rugby Union taldera pasa zen. Bertan, gure entrenatzaile den Wade Kelly ezagutu zuen eta elkarlanean aritu ziren Wade ordiziara etorri arte”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.