Beste garaipen bat Ampo Ordiziarentzat
Bosgarren garaipena eskuratu du segidan Ordiziako errugbi taldeak, Altamiran Complutense Cisnerosi 45-12 irabazita.
Ampo Ordiziak Complutense Cisnerosen aurka jokatu du gaur Altamiran.Loinaz Agirre. Ampo Ordiziak beste erakustaldi bat eman du gaur eguerdian Altamira estadioan, Complutense Cisneros taldeari 45-12 irabazita.
Talde goierritarraren laugarren garaipena izan da segidan. Ligako lehen partida galdu, eta bost irabazi ditu.
Errege Kopa
Ohorezko Ligak atsedena hartuko du orain eta hamabost egun barru, Errege Kopako lehen faseari ekingo diete. 18 talde lehiatuko dira, hiruna taldeko sei taldetan banatuta. Ampo Ordiziak, E taldean, Valentzian jokatuko du lehen partida Les Abellesen aurka eta bigarrena, Sevillako Cienciasen aurka Altamiran. Talde bakoitzeko liderrak final laurdenetarako txartela eskuratuko du.














