Iker Sanz eta Lierni Kamio garaile Seguran, maila handiko 39. txapelketan
Basterretxeak egindako garaikurra Amasa-Villabonako udaletxean egongo da urtebetez. Ibai Jimenez zaldibiarra bederatzigarren postuan sailkatu daIker Sanz lezoarra eta Lierni Kamio billabonatarra izan dira Euskal Herriko 39. Dantza Sueltoko Txapelketare...
Basterretxeak egindako garaikurra Amasa-Villabonako udaletxean egongo da urtebetez. Ibai Jimenez zaldibiarra bederatzigarren postuan sailkatu da
Iker Sanz lezoarra eta Lierni Kamio billabonatarra izan dira Euskal Herriko 39. Dantza Sueltoko Txapelketaren irabazleak, eta horrenbestez, Amasa-Villabonako udaletxean egongo da urtebetez Nestor Basterretxea zenak egindako garaikurra. Bigarren Xabier Artola eta Idoia Besada Jon Ibargurenekin bigarren sailkatutakoa da Besada 2011n eta 2012an sailkatu dira, eta hirugarren Lander Campos eta Haizea Hormaetxea bizkaitarrak, 2013ko irabazleak. Lehian zen goierritar bakarra, Ibai Jimenez zaldibiarra, 9. postuan sailkatu da. Iaz bezala, Iratxe Lizarburu ibartarra izan du bikote.Segurako Baratze pilotalekua ikuslez beterik zela jokatu da aurten ere txapelketa, joan den larunbatean. Bost herrialdetako 13 bikote aritu dira lehian 14 ziren izena emandakoak, baina azken unean Ibarrako bikote batek ez du hartu parte, iaz baino hiru gehiagok. Bitxikerien artean aipagarria da Amaia Agirre (52 urte) eta Manex Alberdi ama-semeen parte hartzea. Agirre bost aldiz Seguran irabazia da, bitan Juantxo Urbietarekin eta hirutan Edu Murumendiarazekin. Horrez gain, nabarmentzekoa da lehen aldiz bi gizonezkok (Beñat Urrutia sopeloztarra eta Manex Moreno leitzarra) osatutako bikote bat aritu dela lehian.
Beste bi sari ere bai
Ander Garitaonaindiak, Arantxa Garinek, Nahikari Vizuetek, Koro Sarasolak eta Xabier Mendizabalek osatutako epaimahaiak dantzarien «maila handia» eta herrialdeen arteko dantzaera ezberdina nabarmendu ditu larunbateko lehiaz.
Dantza jantzien saria Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrek jaso dute, eta txapelketara aurrenekoz aurkeztu eta ongien sailkatu den bikoteari eman ohi zaion Guillermo Areizaga garaikurra Xabier Artola eta Idoia Besadarentzat izan da.













