Elkarretaratzea egingo dute Zegaman presoen alde
ZEGAMA // Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zegaman. Goizeko 12:00etan bilduko dira udaletxe aurrean. Oraindik preso daudenei babesa eta elkartasuna adierazteko egingo dute elkarretaratzea. Egun horre...
ZEGAMA // Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zegaman. Goizeko 12:00etan bilduko dira udaletxe aurrean. Oraindik preso daudenei babesa eta elkartasuna adierazteko egingo dute elkarretaratzea. Egun horretan bertan San Martin Feria izango da Zegaman, eta jendeak ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek.