Iraniarrak irabazle, Segurako herri kirol norgehiagokan
Bost talde aritu dira guztira lehian, publikoz beteriko plazan.
Bost kuadrilla plazan, herri kiroletan nor baino nor gehiago. Segurarrak ziren gehienak, lau taldetan bildutakoak gazteak, eta bosgarrenean, beteranoak. San Joanen aurretik, ezinbesteko hitzordua bihurtuta dago Seguran ekitaldi hau, eta gaur bildu duen publikoa da horren erakusle.
Mikel Fraciscok eta Elur Telleriak gidatu dute herri kirol norgehiagoka mikrofonoarekin. Gazteen lau taldeek sailkapen fase bat egin ditu binaka, eta lehen biak igaro dira finalera, beteranoekin neurtzeko. Harri jasotzen, trontzan, txingan, oskol biltzen, korrikan, ingudean eta zakua eramaten jardun dute, baita bolotan ere finala hasi aurretik, fase horretarako segundoak lortzeko.
Irabazleak 2001, 2002 eta 2003an jaiotako Iraniarrak taldeak irabazi du lehia, bigarrenak Emetrez taldea izan da, 2004an eta 2005ean jaiotakoak, eta hirugarrenik beteranoak sailkatu dira. Beste bi taldeak 2006an eta 2007an jaiotakoena eta 1996 eta 1997an jaiotakoena.













