Parisko atentatuak salatzeko bilkurak
Pasa den ostiral gauean Parisen izandako atentatuak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan. EUDELek egindako deialdiari erantzunez, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan elkartu dira, besteak beste. Alderdi politikoek ba...

Pasa den ostiral gauean Parisen izandako atentatuak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan. EUDELek egindako deialdiari erantzunez, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan elkartu dira, besteak beste. Alderdi politikoek batasun irudia eman nahi izan dute, eta Ordiziako kasuan, esaterako, udalean ordezkatuta dauden lau alderdietako ordezkariak elkarrekin agertu ziren. EUDELek, «bete-betean gaitzetsi» ditu Parisko atentatuak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei «elkartasuna» adierazi die.