Beasaingo gaztetxean joko dute larunbatean Joseba Irazoki eta lagunek
Beasaingo Gaztetxeak «rock gau itzela» antolatu du larunbat gauerako. 23:00etan hasiko da kontzertu bikoitza.Batetik, Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira. Do, On Benito, Saioa, Max Gamuza, Atom Rhumba, Nacho Vegas, Duncan Dhu... eta talde gehiagor...
Beasaingo Gaztetxeak «rock gau itzela» antolatu du larunbat gauerako. 23:00etan hasiko da kontzertu bikoitza.
Batetik, Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira. Do, On Benito, Saioa, Max Gamuza, Atom Rhumba, Nacho Vegas, Duncan Dhu… eta talde gehiagorekin aritu ondoren, bakarka aritu izan da urte askoan musikari beratarra. Orain, azken urteotan bakarka aritu ondoren, lagunekin ikusi ahal izango da gaztetxeko oholtzan. Ezohiko taldea elkartu dute Joseba Irazokik eta lagunek. Felix Buff bateriak, Ager Insunza gitarrak, Jaime Nieto baxuak, Iban Urizar tronpetak eta Igor Telletxea tronboi joleak osatzen dute taldea; folk rock musika egiten dute.
Bigarren kontzertua Herrialde Katalanetatik datorren L’Hereu Escampa bikotearena izango dira. Aurretik ere Beasainen izanak dira kataluniarriak, 2013ko Jazpana jaialdian hain zuzen ere. «Izugarrizko kontzertua eskaini eta gero, herrian eta inguruan zeuden jarraitzaileak biderkatu zituzten», diote Beasaingo gaztetxekoek. «Punk zaleak dira Guillem ta Carles. Jawbreaker, Rites of Spring taldeen jarraitzaileak badira ere, Hot water music, The get up kids eta Against me! taldeen popa ere ez dute alde batera uzten».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.