Hasi dute Ormaiztegin festa
XIX. mendeko eleganteen topaketa egin zen larunbatean. Eguraldiagatik haurren danborrada frontoian egin zuten, baina ez du aparteko arazorik eman hotz eta euriakEzin zen beste era batean izan. Ander Deunaren jaietan, Ormaiztegin, ia urtero egiten du ho...
XIX. mendeko eleganteen topaketa egin zen larunbatean. Eguraldiagatik haurren danborrada frontoian egin zuten, baina ez du aparteko arazorik eman hotz eta euriak
Ezin zen beste era batean izan. Ander Deunaren jaietan, Ormaiztegin, ia urtero egiten du hotza, eta aurten ere hala izan da. Eguraldiak, hala ere, ez zuen festa zapuztu, eta festen hasieraz gozatzeko aukera izan zuten. Ostiralean bertan eman zieten hasiera jaiei, eta ekitaldiz betetako asteburua izan da Ormaiztegin.Eleganteak herrian
Zumalakarregi Museoaren eskutik, aurten XIX. mendeko eleganteen hirugarren bilkura egin zuten, larunbatean. Hainbat txoko apaindu zituzten garai hartako jantziekin. Tabernek eta dendek ere apaindu zituzten beraien lokalak Elegante egunerako.
Aurreikusita zegoen bezala, bazkaldu eta gero, bingoa, XIX. mendeko jokoak eta eleganteen dantzaldia egin zuten. Dantzaldia baino lehen, erreberentzia egin zioten Ormaiztegiko jostun Axun Mendizabali. Elegante eguneko traje asko berak egin ditu, borondatez, eta esker ona agertu zioten. Ekitaldi bakarra aldatu zuten lekuz. Goizean, Anacronicos Recreacion Historica taldekoek mitin sufragista bat eman behar zuten udaletxean, baina azkenean Eliza azpiko karpan eman zuten.
Iluntzean, berriz, txosnetan izan ziren Stai Zitto eta Guri 5! taldeak giroa alaitzen.
Danborrada, frontoian
Igandean egindako eguraldi hotz eta bustiagatik ezin izan ziren entzun herriko kaleetan danbor hotsak. Azken ordura arte ez zuten jakin non egingo zuten danborrada, baina beste urteetan ere lekuz aldatu behar izan dutela azaldu du Eli Lopez de Muniain kultur teknikariak, eta beraz, «prestatuta» zeudela. «Beste urte batzuetan ere berdina gertatu zaigu», adierazi du. Gauzak horrela, herriko frontoian egin behar izan zuten danborrada. Eguerdiko 12:00etan bildu ziren herriko gazteenak danborrari hotsa ateratzera.
Arratsaldean beste ekitaldi bat izan zen kiroldegian bertan, oraingoan Gabiriako Goruntz dantza taldearena. 18:30etan hasi ziren, aurreikusita zegoen bezala. Euskal dantzak egin zituzten, hala nola, soka dantza. Jende ugari bildu zen bi ekitaldi hauek ikustera, eta frontoia jendez bete zen.













