Emakumeen indarkeriaren aurkako ekitaldi literatur artistikoa egingo dute gaur Beasain
Azaroaren 25eko ekitaldiekin amaitzeko hiru ekintza geratzen dira. Gaur, Izan Izar abesbatzak, Kantu Jirak, gazteen eta helduen irakurle taldeek, Nahia Martinezek, bertsolariek, Beasain Institutuko ikasleek eta hainbat herritarrek ekitaldi berezia egin...
Azaroaren 25eko ekitaldiekin amaitzeko hiru ekintza geratzen dira.
Batetik, gaur, emanaldi sortzaile, literario, artistiko eta partehartzailea antolatu dute hainbat herritarrek. 18:00etatik aurrera izango da Gernika Pasealekuko pilotalekuan. Musika, kantua, marrazkia, ahotsa eta mugimendua lagun, Izan Izar abesbatzak, Kantujirak, gazte eta helduen irakurle-taldeek, Nahia Martinezek, herriko bertsolariek, Txindoki Institutuko ikasleek nahiz herriko beste zenbait banakok jarriko diote hitza egunotako hausnarketa eta isiltasunari.
Erakusketa
Bestetik, Argizpi elkartekoen laguntzaz, emakumeenganako indarkeria irudikatzen duten argazkien erakusketa ere ikus daiteke herriko erakusleihoetan.
Antzerkia
Azkenik, astelehenean, azkenik, 18:30-ean Women in black eta antzerki saioa izango dira plaza azpian.













