Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Oroith, 30 urte kantuz

Ordizia
Orokorra

Ordiziako Oroith abesbatzak 30 urte bete ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko kontzertu eta saio ugari egiten ari da. Barroko Aire jaialdian kantatuko dute ...

2015/11/30
Goierriko Hitza

Oroith abesbatzaOrdiziako Oroith abesbatzak 30 urte bete ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko kontzertu eta saio ugari egiten ari da. Barroko Aire jaialdian kantatuko dute igande honetan; Eguberrietara bitartean saio gehiago ere egingo dituzte.

«Kantuz sortu nahiz eta kantuz nahi bizi». Hala zioen Mikel Laboak ezagun egin zuen kantak. Eta bide beretik jarraitzen du Ordiziako Oroith abesbatzak. Aurten, taldea sortu zeneko 30. urtemuga ospatzen ari dira, eta agenda bete-betea dute. Igande honetan, esaterako, Ordiziako Barroko Aire jaialdiaren barruan abestuko dute, Et Incarnatus orkestrarekin batera.

Ordiziako musikazale talde bat elkartu eta Oroith abesbatza sortu zuten 1985. urtean. Amalia Ibañezen gidaritzapean egin zituen taldeak aurreneko urte haiek. 1994an, Gorka Aierbek hartu zuen zuzendaritza, eta 2000. urteaz geroztik, Katrin Iturralde ari da lan horretan. Urte horietan guztietan, sari ugari lortu ditu Oroithek, tartean Aviles eta Griñoneko jaialdien lehen sariak. Katrin Iturralde zuzendariarentzat ordea, Spittalen (Austria) jasotako 3. saria izan zen bereziena, nazioartean sona handia duen jaialdia delako.

Azken urteotan, «aukera eta formatu ezberdinak» probatzen ari direla diote. «Guk normalean elizan abesten dugu, duen akustikagatik, baina jende askori kosta egiten zaio elizara kontzertuetara joatea». Aurten esaterako, Amets Bide dantza taldearekin batera plazan egin zuten saioak, edo Mamma Mia musikalak «oso harrera ona» izan dutela dio.

Une honetan 18 bat laguneko taldea dute. «Talde txikia» dela dio Iturraldek, baina gustura dago; «talde ona da, ondo konpentsatuta dago, eta denek abesten dute; askotan hobea da gutxiago izan eta denek kantatzea 40 lagun eduki eta erdiek kantatzea baino». Adinez ere denetariko jendea dute, 18tik 50era bitartekoak gehienak. Abesbatzara jende berria erakartzea «oso zaila» egiten zailea azaldu du; hala ere, nahi duen guztiarentzat «taldea beti irekita» dagoela gogorarazi du, «bai umeena eta baita helduena ere».

Orkestrak lagunduta

Igandeko saioa «berezia» izango dela azaldu du Iturraldek. Izan ere, herri mailako abesbatza batek ez du askotan izaten orkestra batekin zuzenean aritzeko aukera. Iturraldek lehendik du harremana Miguel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendariarekin, eta bien arteko elkarrizketa batetik sortu zen ideia. «Gloria Vivaldi abestuko dugu, oso obra polita da, eta nahiz eta elizan izan, ea jendea animatzen den». Emanaldia 18:30ean izango da, elizan.

Eguberrietara bitartean beste bizpahiru saio egingo dituzte. Abenduaren 13an, Brittenen Saint Nicolas abestuko dute Donostian, Beasaingo Loinatz eta Donostiako Santa Zezilia abesbatzekin eta Santa Maria elizako kapera orkestrarekin batera. 23an, Oroith Txiki taldearen Gabonetako kontzertua izango da; eta 24an, urteroko bisita egino dute San Jose adinekoen egoitzara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Ataungo organo barrokoaren musikak girotu du goiza Ataunen

2022/08/07
Ataun
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut