Beñat Gaztelumendi izan da txapelduna, Alaia Martinen aurretik.
Iñaki Apalategi txapelketako azkeneko agurra kantatzen, Illunben.
Donostiako Illunbe jendez lepo zela, giro beroan jokatu da Gipuzkoako bertso txapelketako finala. Goierritar bat zen zortzi finalisten artean: Iñaki Apalategi beasaindarra. Duela lau urte egindako postua errepikatu du; laugarren postua hain zuzen ere.
Sailkapen osoa honela gelditu da:
1. Beñat Gaztelumendi.
2. Alaia Martin.
3. Agin Laburu.
4. Iñaki Apalategi.
5. Unai Agirre.
6. Oihana Iguaran.
7. Jon Maia.
8. Arkaitz Oiartzabal Xamoa.
Beste goierritar bat ere izan da finaleko protagonista: Saroi Jauregi. Gai jartzaile lanean aritu da zaldibiarra.