Argitu Erabakia festa egingo du Beasaingo Gure Esku Dagok larunbatean
Goierrin martxan dagoen Elkarrekin dinamikaren barruan, ekainean egingo den erabakitzeko eskubidearen herri galdeketaren harira, Beasaingo Gure Esku Dagok Argitu Erabakia festa egingo du larunbatean, apirilaren 9an.
20:00etan, Loinazko San Martin plazatik kalejiran abiatuko dira Igartzako jauregira, joaldunek lagunduta. Bertan, besteak beste, dantzariak eta bertsolariak ariko dira. 20:30ean, herri galdeketan erantzun beharreko galdera aurkeztuko du Gure Esku Dagok. Ondoren, kriseiluak aireratuko dituzte erabakia argituz.
Kriseiluak Mirentxu liburu dendan, Gure Esku Dagoren elkargunean edota ostiralean 19:00etan, plaza azpian jarriko duten mahaian eros daitezke, 2,5 euroan.













