Erlezain Egun arrakastatsua
Atzo Erlezain Eguna ospatu zuten Zegaman. Goiz osoan zehar erlauntzetan egindako produktuak erosteko eta gozokiak jateko aukera egon zen. Eguerdian Julian Urkiola, Maria Iraola eta Jaione Karrera omendu zituzten. Ondoren, Gipuzkoako ezti lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen saria Donostialdeko Aimar Zuloagak irabazi zuen, bigarrena Goierri garaiko Jose Antonio Galdosek eta hirugarren Tolosaldeko Iñigo Erauskinek. Lehiaketa herrikoia Mireia Telleria idiazabaldarrak irabazi zuen.
Arratsaldean bertsolari jaialdia egon zen. Larunbatean, berriz, Urrezko Aizkolariak txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu zuten. Xabier Zaldua zumarragarrak eta Dorraoko Iban Resanok lortu zuten hurrengo faserako txartela.