Izagirre anaiek ezingo dute EH-ko Itzulian parte hartu, gastroenteritisak jota
Miguel Indurain klasikoan garaipena lortu eta gero, Izagirre anaiek EHko Itzulian zeresana emango zutela zirudien, baina tamalez, ez da hala izango. Gastroenteritisak jota daude biak, eta duela minutu batzuk jakinarazi dutenez, ezin izango dute gaur Etxebarriako irteeran egon. Movistar Team taldeak jakinarazi duenez, atzotik daude gaixorik, eta “gorputzaldi txarrarekin eta indarrik gabe” aurkitzen dira biak.












