
Mikel Alonso txirrindulari mutiloarra “gustura”dago pasa den asteburuan Valentzian jokatutako pistako Espainiako Txapelketan egindako lanarekin. Ez da gutxiagorako; Alonsok eta Euskal Selekzioko bere taldekideek urrezko domina lortu dute taldekako jazarpen proban.
Ostiralean egin zituzten sailkapen probak, eta lau taldek lortu zuten finalera pasatzea. Igandean berriz, dominak lortzeko borrokan lan bikaina egin zuten txirrindulari euskaldunek, eta faboritoetako bat zen Balear uharteetako taldearen aurretik gelditzea lortu zuten.
Asier Maeztuk eta Javier Azkuek gidatzen dute txirrindularitzako pistako euskal selekzioa, eta Alonsorekin batera, Luis Mari Garikano, Unai Iribar, Xabier Mikel Azparren eta Imanol Isasa aritu dira jazarpeneko taldean.