Seguran XXV. Literatur tertulia dute bihar, Mikel Peruarenarekin
Segurako Literatur tertuliak 25. saioa egingo du bihar: Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak liburuaz ariko dira solasesan. Kultur etxean egingo dute tertulia, 19:00etan hasita.
Hitz edo Hirri Euskaraz Elkarri talde antolatzaileak jakinarazi duenez, 25. tertulia dela eta, “herritar eta goierritar guztientzat irekia izango da”. Solasaldiaren ondoren, mokadutxoa banatuko dute.













