Ampo Ordizia eta Hernaniren arteko derbia Altamiran. Bi taldeek parte hartuko dute lehiaketan. Argazkia: Ainhoa Muriel
Euskal Herri osoko errugbi taldeak hartuko dituen lehendabiziko lehiaketa hasiko dute asteburuan: Mugaz gaindiko I. Errugbi Torneoa. Ormaiztegiko
Irizar enpresak babesten du Basuqe Country-Rugby Country egitasmoaren barruan datorren lehia hori. Bertan,
Hego eta Ipar Euskal Herriko 8 taldek parte hartuko dute, tartean
Ampo Ordiziak. Klubak azaldu duenez, “Bidasoaren bi ertzen arteko loturak estut eta bi aldeetako errugbizaleak elkartu” nahi ditu txapelketak.
Txapelketa hori Euskadiko Errugbi Federazioaren eta Comité de Côte Basque-Landes-en artean lortutako akordio bati esker antolatu ahal izan dute. Itun horrek, jokalarientzako eta teknikarientzako teknifikazio programak ere jasotzen ditu. Bi federazioek sinatutako akordioaren arabera, “Euskal Herria da bi eremuetako irtenbide naturala, eta 200 kilometrotako esparruetan lehiatu ahal izatea interesgarria da ekonomikoki”. Hegoaldeko taldeentzat, gainera, “erronka polita” izango da errugbia errotuago dagoen lurralde bateko taldeekin lehiatzea.
Asteburuan jokatuko dituzte aurreneko partidak, eta ordiziarrek Baionan jokatuko dute, etxeko taldearen aurka. Hurrengo jardunaldiak berriz, maiatzaren 14an eta 21ean izango dira.
Asteburuko partidak:
- Baiona – Ampo Ordizia (Larunbata, 16:00etan, Baionan)
- Senpere – Getxo Artea (Larunbata, 16:00etan, Senperen)
- Bizkaia Gernika – Bardoze (Larunbata, 17:50ean, Gernikan)
- Hernani – Bokale Tarnose (atzeratuta)