Kasino elkartearen 49. mus txapelketa, ostiralean
Mikel Goiburu eta Aitor Arakama iazko irabazleak txapelarekin, Kasino elkartean.Kasino elkartea Kasino elkartearen 49. mus txapelketa jokatuko da ostiral gauean, elkartearen egoitzan. Izen ematea 21:00etatik 21:30era egongo da irekita Kasinon, bikoteko 20 euroko prezioan. Txapelketa zortzi errege eta hiru ustelera jokatuko da eta sariak izango dira sailkatzen diren lehendabiziko zortzi bikoterentzat. Lehenengo saria jasotako diruaren %40, txapela eta garaikurra; bigarren saria, jasotako diruaren %25 eta garaikurra eta hirugarren saria, diru bilketaren %15 eta sariak.













