Zumarragako PSE-EEk eta EAJk maiatzaren 1ean egindako pintadak gaitzetsi dituzte
Zumarragako udaleko PSE-EE eta EAJ taldeek maiatzaren 1ean egindako pintadak gaitzetsi dituzte eta beldurrarazte-ekintza bandalikoak direla gehitu dute. Dianak, delitu ez ezik, mehatxu tonuko adierazpen intoleranteak direla esan dute. Giza-arauak
Zumarragako udaleko PSE-EE eta EAJ taldeek maiatzaren 1ean egindako pintadak gaitzetsi dituzte eta beldurrarazte-ekintza bandalikoak direla gehitu dute. Dianak, delitu ez ezik, mehatxu tonuko adierazpen intoleranteak direla esan dute. Giza-arauak bete gabe elkarbizitza ez dela posible diote eta kaltetuei elkartasuna adierazi diete. Bestalde, maiatzaren 1eko erreibindikazioek asteburu honetan “enkaputxatu batzuek” egindakoarekin zerikusirik ez dutela aipatu dute.