Maite Maiora, ezkerrean urdinez, kilometro bertikaleko irteeran.
Emakumezko korrikalariek dagoeneko bukatu dute Aizkorriko Kilometro Bertikala, eta proba irabazteko faborito nagusietako Maite Maiora, izan da helmugan azkarrena. Podiuma Vanesa Ortegak eta Virginia Perezek osatu dute. Aurreneko goierritarra, Itxasne Galfarsoro legazpiarra izan da, 10. postuan.
Eguzki betea eta giro beroa dute gaur Zegaman, eta korrikalariei gogorra egiten ari zaie igoera. Maiorak berak, iaz baino 5 minutu gehiago behar izan ditu proba bukatzeko.
- Maite Maiora ……………….. 45:43
- Vanesa Ortega ……………… 48:07
- Virginia Perez ………………. 51:26